RSS

2012/11/28

GALDERA BAT

Kaixo lagunok! Ba al dakizue Laika izeneko txakurra zergatik bidali zuten espaziora? Hil egin zen eta guri pena handia eman digu hau jakiteak. Zergatik ez zuten arratoi bat bidali? edo xagu bat edo pelutxe bat?edo robota?

2012/11/23

¡El reto matemático!

Kaixo, denoi! Youtubeko bideo batekin gatozkizue. Oraingo honetan ezagunak diren unibertsoko astroen saikapen batekin ilargitik hasita, handienera.

Problema hau da:

VY Canis Majoris izarraren diametroaren datua azaltzen denean, itzulpenean zenbaki desberdina adierazen dela ohartu gara. Hori dela eta, benetakoa zein den kuestionatu eta zera egin dugu: Hegazkinaren abiadura kontuan hartuta eta 1100 urte behar dituela izarrari bira emateko jainda, gure kalkuluak atera ditugu.

Egia esan, gelako denek ez zuten honelako zenbaki handiekin kalkulu hau ateratzeko gogorik eta interneten bilatu dute erantzuna (eta neurri unitate desberdin bat aurkitu dute: "unitate astronomikoa). Eta zenbaki bera lortu dugu!!

Saiatuko al zarete problema hau ebazten? Animo!

Eguzki Sistema eskalan

2012/11/12

Beste galdera bat

Hemen doan galderaren erantzuna guk ez dakigu. Ez daukagu ideiarik ere . Lurratik bidalitako espaziuntzietatik urrutien joan dena noraino iritsi da?

2012/11/11

<u>LET´S DANCE AND SING IN THE UNIVERSE</u>
Star ships were meant to fly
Hands up and touch the sky
Can't stop cause we're so high
Let's do this one more time

Star ships were meant to fly
Hands up and touch the sky
Let's do this one last time
Hands up . Ir a descargar

2012/11/06

Kaixo guztioi Olaberritik!
Hemen dituzue egiten ari garen lanaren adibide batzuk. Prozesua ikusi nahi baduzue, argazki gehiago dituzue gure sitean. Azken xedea, egindako guztiarekin ikus-entzunezko bat antolatzea da. Noski, gaia unibertsoa izango da!
* HH 2-3 urte: aretoa apaintzeko irudiak osatzen ari gara.
* HH 4-5 urte: sapaia apaintzeko konstelazioak, planisferioak...
* LH 1-2: Planetak osatzen arten, matematikan astronauten motxila egiten, euskara eta gazteleran planetak lantzen, baita ingelesez ere!
* LH 3-4: matematikan transbordadore baten maketa egiten ari gara, euskaran planeten liburua osatzen, gaztelanian espazioaren konkista lantzen, ingelesean Big-Bang eta galaxiak aztertzen...

ETA DENBORA DUGUNEAN, ZUEK JARRITAKO GALDERAK ERANTZUTEN SAIATZEN GARA! BATZUK EZ DIRA ERRAZAK, E? 

Aduna L.H. 1, 2, 3

Adunako L.H. 1-2-3 koek ere galdera bat dugu zuentzat:
Nola moldatzen dira astronautak komunera joateko?
Ea erantzuna topatzen duzuen!

Unibertsoko bizilekuak

2012/11/05

Adunako herri eskolako galdera (LH 4-5-6)

Ez dakigu gure txanda den ala ez, baina tira! Hona hemen gure galdera:
Eguzki-sarrera egunero behin gertatzen den fenomeno bat da. Badakigu lurreko leku zehatz batean eta eguzki-sistemako beste planeta batean efektu hori egunean bi aldiz ikus daitekeela. Non eta zergatik gertatzen da hori?