RSS

2012/11/28

GALDERA BAT

Kaixo lagunok! Ba al dakizue Laika izeneko txakurra zergatik bidali zuten espaziora? Hil egin zen eta guri pena handia eman digu hau jakiteak. Zergatik ez zuten arratoi bat bidali? edo xagu bat edo pelutxe bat?edo robota?

1 comentario:

  1. Bada, dirudienez, oso denbora epe laburra zegoen misioa aurrera eramateko. Eta tximuak oso iskanbilatsuak eta entrenatzeko zailagoak zirenez, txakurrekin saiatzea proposatu zuten. Laika kaleko txakur bat zen, baina ez da espaziora joan den txakur bakarra. Izan dira beste batzuk ere zorte hobea izan dutenak; izan ere, Laikaren misioaz geroztik animaliak zeuden misioetan, horiek bizirik itzul ahal zitezen segurtasun programak bete behar zituzten zientzilariek. Eta hala, espaziora irten eta itzuli diren txakurrak izan ditugu.
    Laikaren misioa burutu zenean ez zegoen animaliak babesteko legerik. Handik aurrera, ordea, eta sortu zen eztabaidaren ondorioz, animalien eskubideak defendatuko dituen legeak sortu dira.

    Ondo izan!!!!!!!!

    ResponderEliminar

Idatz ezazu hemen zure erantzuna