RSS

2017/02/21

ONDAZARTE BASERRIRA BISITA

Ostiralean Ondazarte baserrira joan ginen. Bertan baserrian egiten diren lan ezberdinak ikusteko aukera izan genuen: jaio berriak diren txekorrei biberoia eman, behiei jana eman, behiak min hartzen dutenean sendatu, robota prestatu behiak jezteko, simaurra bildu eta ongarri bezala erabili, behien esnea bildu eta pasteurizatu, esnea ontziratu eta azkenik saltzera eraman.
Bukaeran primerako hamaiketakoa egin genuen, Igeldoko esnea eta gailetak. Oso ondo pasa genuen.

Mila esker Eneritzi, Enekori eta Larraitzi!









No hay comentarios:

Publicar un comentario

Idatz ezazu hemen zure erantzuna