RSS

2012/10/03

1go galdera

Galdera honekin hasiko gara blog honetan lanean. Guk oraindik erantzuna ez dakigu, ea aurkitzen dugun. Nola zekiten antzinakoek, teleskopiorik gabe, planetak eta izarrak gauza desberdinak zirela?

5 comentarios:

  1. Igeldoko Eskola 1.zikloa19:46

    Igeldoko Eskola, 1.zikloa:
    "Antzinakoei izarrak eta planetak desberdinak zirela "mugimenduak" erakutsi zien. Hau da, izarrak ez zirela mugitzen ikusi zuten eta ordez, planetak mugitu egiten ziren.
    Horretarako era ezberdinak erabiltzen zituzten. Adibidez, Aztekek menhir-ren gainean makil batzuk jartzen zituzten, eta makil hauen muturra izar batekin lerrokatzen zuten. Denbora pasa ahala ikusi zuten izar batzuk makilaren muturrarekin lerrokatuta jarraitzen zutela, hots, ez zirela mugitzen, beraz...izarrak ziren.
    Bestalde beste makil batzuen muturrean ez zen izar lerrokaturik gelditzen, mugitu egin zutelako, hauei planeta izena eman zieten.
    Teoria ezberdina daude jatorriari buruz: Menhirren erabilera Aztekak, lehioetan makilak Mayak, Egipziar piramideak,...eta abar...

    ResponderEliminar
  2. Adunako LH 4-5-6 mailako ikasleek bilatutako ideiak:

    1.- Izarrek ñir-ñir egiten dute eta planetek ez; izan ere, izarrek haien argia sortzen dute, baina planetek izarrek emandako argia islatzen dute. Gainera, planetak lurretik gertuago daudenez, izarrek igortzen duten argia baino distiratsuagoak ikusten omen dira.

    2.- Planetek izarrek ez duten mugimendu bat dute. Eguzkiaren inguruan egiten dute translazioa eta izarrek posizio zehatz bat dute. Hori dela eta, izarrak beti toki berean ikusten diren bezala, planetak ez. “Planeta” hitzak berak ere esanahi hori hartu zuen; hau da, grezieratik datorren hitz bat da eta “noraezeko” esan nahi du.

    ResponderEliminar
  3. Berrobiko LH 4. 5.9:36

    Antzinakoek izarrak eta planetak bereizten zituzten izarrak bere posizio erlatiboa mantentzen dutelako eta planetak zeruaren leku desberdinetan azaltzen direlako. “Planeta” izena “ibiltaria” esan nahi duela uste dugu.
    Gainera, izarrek dir-dir egiten dute eta planetek ez. Planetek eguzkiaren argia isaldatzen dute, eta izarrek berezko argia dute.

    ResponderEliminar
  4. Berrobiko LH 3.maila11:15

    Berrobiko 3. mailakoen ideiak:
    - Izarrak beti leku berdinean daude, planetak, ordea, eguzkiaren ingurutik mugitzen dira.
    - Planetek ez dute argirik amaten, izarrak, berriz, distiratsuak dira.

    ResponderEliminar
  5. Olaberriko LH 3-4.maila13:45

    Gure ustez, planetak eta izarrak ezberdintzen zituzten hauen argia ikertuz. Izarrek diz diz egiten dute eta planetek ez, eguzkiak argitzen dituelako.

    ResponderEliminar

Idatz ezazu hemen zure erantzuna