RSS

2012/10/15

Hirugarren galdera

Kaixo lagunak!
Hona hemen gure galdera kuriositate batean oinarritua. Guk ere erantzuna topatu beharko dugu, ez dakigu eta!
Espaziora joango bagina, zerbait entzungo al genuke? Zarataren bat? Edo isiltasuna? Zer uste duzue zuek?
Animo lagunak!

6 comentarios:

  1. Gure ustez ixiltasuna dago ( Berrobi 4-5 urte)

    ResponderEliminar
  2. Olaberria LH 3-410:48

    Erantzun ezberdinak aztertu ondoren,guk uste dugu espazioan soinua badagoela.Dena dela,guk entzutea ezinezkoa da.Izan ere,airerik ez dagoenez soinua ez da zabaltzen.

    ResponderEliminar
  3. Hona hemen Igeldon 2. eta 3.ziklokoak topatu ditugun zenbait erantzun:
    - Ez dago soinurik bibraziorik ez dagoelako. Ezta airerik ez bizitzarik.
    - Zientzialari batzuk diote espazioko soinuak grabatu dituztela.
    - Leherketek eta izarren jaiotzek soinuak egiten dituzte baina guk soinu uhin horiek ezin ditugu entzun.
    - Jupiterrek egiten du soinua eta NASAk duen interneteko audioan entzun daiteke.

    ResponderEliminar
  4. Hutsean ezin da entzun, baina soinu batzuk beste modu batean grabatu dituzte, orduan ez dakigu oso ondo. Dena den, Jupiterren ekaitza izugarriak, izarren eztandak, kometen talkak… soinua egiten dute? Ez dakigu oso ondo.

    Esteka honetan entzuten da espazioan egindako grabaketa, uste dugu.

    http://esamultimedia.esa.int/multimedia/sounds/cassini-huygens/113760main_PIA07869.mp3

    ResponderEliminar
  5. Anónimo13:13

    Igeldoko 1. zikloa.

    Espazioan ez da existitzen soinua, guk ezagutzen dugun moduan ez behintzat.
    Unibertsoan sortzen diren "gertaerak", nahiz eta indarkeri handikoak izan (eztandak, kolpeak...) ez dute zaratarik sortzen. Gertaera hauek, beste era bateko igorpen (emisio) batzuk sortzen dituzte (ondak, erradizazioak...) baina entzungarriak izateko gure soinu sistemara interpretzea beharko litzake. NASAk hau egin du eta ondorengo orrialdean horrelako soinuak entzuteko aukera daukazue nahi izanez gero.

    http://www.todointeresante.com/2009/12/sonidos-universo-silencio-espacio.html

    ResponderEliminar
  6. Soinu uhinak, uhin mekanikoak direnez, materia behar dute mugitzeko. Espazioan materiarik ez dagoenez, ezin da transmisio mekaniko hori egon, beraz, ez genuke ezer entzungo. Baina zunda bat bidaliko bagenu soinua dagoen planeta horretara, grabatu eta uhin elektromagnetiko bihurtuz (honek bai espazioa zeharkatu dezake), lurrera bidali ahal izango genuke. Hemen uhin mekaniko bihurtzean, hango soinua entzuteko aukera izango genuke.

    ResponderEliminar

Idatz ezazu hemen zure erantzuna