RSS

2012/10/08

Bigarren galdera

Kaixo, guztioi:

Hau da Igeldoko eskolatik proposatzen den bigarren galdera: Nola sortu ziren Unibertso eta planetak?

Animo eta ekin lanari!

6 comentarios:

  1. Anónimo9:54

    Igeldoko 2.zikloko ikasleak

    big Bang izeneko leherketa baten ondorioz. Esaten dute leherketa hura oso-oso beroa izan zela. Astronomoen ustez duela 15 biloi urte gertatu zen .

    ResponderEliminar
  2. Berrobiko L H 4.5.14:06

    Duela 15 000 000 000 urte leherketa ikaragarria izan zen, Big-Bang. Leherketa hau baino lehenago ez zegoen ezer (Hau ez dugu ulertzen: nondik sortu zen ezeretik leherketa ?) .
    Orduan materia guztia batera zegoen. Gero elementu kimikoak sortu ziren eta ondoren, konstelazioak, izarrak, planetak…Orain dela 4 600 000 000 urte sortu zen Eguzki Sistema.

    ResponderEliminar
  3. Teoria desberdinak aztertu ditugu:
    1.- BIG BANG: Duela 15000 milioi eta 20000 milioi urte inguru gertatutako leherketa baten ondorioz. Planetak Nebulosa batean ematen diren grabitate indarrarekin sortzen dira (eguzkiaren antzera).
    2.- Kristautasuna: Jainkoak 6 egunetan sortu zuen munduan dagoen guztia. 7.ean deskantsatu egin zuen.
    3.- Bantuak (afrikan): "Bunba" iluntasunean bakarrik bnizi zen. Bakardadearen beldurrez botaka egin zuen eta eguzkia, ilargia, izarrak, animalia batzuk eta gizakiak bota zituen.
    4.- Egiptoarrentzat: Ra jainkoak sortu zuen mundua
    5.- Txinatarrentzat: "Panku" jainkoaren haserreak eragindako eztanda batekin.

    Ikusten denez asko daude. Hala ere, ez dugu topatu euskal mitologiak unibertsoaren sorrerari buruz zer dioen. Zuek ba al dakizue?

    ResponderEliminar
  4. OLABERRIA LH 3-414:39

    The Big-Bang was the beginning of the universe. Beforè the BIG-BANG there was nothing in the space.There was an enormous amount of energy concentrated in a tiny buble.It exploded into a small universe.After the explosion,the nebulas,the stars, the galaxies and the planets began to form.

    ResponderEliminar
  5. Anónimo11:51

    Este comentario ha sido eliminado por un administrador del blog.

    ResponderEliminar
  6. Anónimo11:53

    IGELDO 1.ZIKLOA:
    Unibertsoaren sorrerari buruz teoria asko daude, baina gaur egun zabalduena "Big-Bang" edo "Eztanda Handia" izenez ezagutzen da:
    Teoria honek dioenez, gaur egun unibertsoa hedatze fasean dago oraindik.
    Unibertsoaren geroari begira bi hipotesi daude:
    1.-Unibertsoak hedatu eta hedatu jarraituko duela.
    2.-Erakartze-indarraren ondorioz unibertsoako gorputzak berriro ere gune batean bilduko direla.

    ResponderEliminar

Idatz ezazu hemen zure erantzuna